AMTE

Espainiako Trager Metodoaren Elkartea (AMTE) irabaz asmorik gabeko elkartea da, Espainiako Trager metodoaren preofesionalak eta ikasleak biltzen dituena, eta helburu hau du: Tragerra bultzatu, garatu eta hedatzea, gizarteak ongizate hobeagotik onura atera dezan.

Elkartea sortu zenetik, 2014an, AMTEk hainbat jarduera antolatzen ditu Tragerra jendearengana hurbiltzeko: hitzaldiak, jardunaldi irekiak, erakustaldiak, tailerrak eta abar. Gainera, bazkide profesionalak, bazkide ikasleak eta bazkide lagunak batu, koordinatu eta babesten ditu.

AMTEk, halaber, Nazioarteko Trager erakundeak ezarritako arauak betearazten ditu eta kontrola egiten du Trager terminoaren erabilera okerra saihesteko erreferentzia, argitalpen eta prestakuntza saioetan.

Zuhaitzak lurrera errotzearen ideia sinbolizatzen du, grabitate indarrarekin harmonian. Enborra, sendoa, giza gorputzari eusten dio ardatzaren paralelismoa irudikatuz, lurrean finkatuta dago eta zerurantz adarkatuta.

Zeruan, lainoak bat-bateko mugimendua eta arintasuna irudikatzen du. Beti itxura aldakorrekoa, haizearen joan-etorrietara egokitzen da eta ibilbiea inprobisatuz doa.

Hegaztiak askatasuna dira eta espazioaren esplorazioa, forma apetatsuak marrazten dituztela. Arin hegaldatzen dira, erritmo eta oreka jolasetan.

Egin zaitez bazkide

AMTEren bazkide laguna eginez gero, %10eko beherapena egingo zaizu profesionalen saioetan.

Bazkideen sarrera

Sartu zeure eremu pertsonalean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies