Aktoreak
Erlaxazioa, kontzentrazioa eta presentzia eszenikoa sendotzen ditu. Mugikortasuna, adierazkortasuna eta nork bere buruarekin eta inguruarekin sakon konektatzea errazten du. Ahotsa proiektatzeko ahalmea eta erresonantzia areagotzen ditu.
Leun eta errespetuz aritzen denez, beti erosotasunaren barruan, Trager metodoa oso egokia da bizi kalitatea hobetu nahi duten adin eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat. Erlaxatzeko ez ezik, baita leuntasuna, arintasuna, erosotasuna, jariakortasuna eta askatasuna ere sentitu nahi badituzu, beti gorputz-gogamenak bat diren oinarripean, Trager metodoa zuretzat pentsatua da.
Trager metodoak oso emaitza onak lortzen ditu arazo askotarikoak dituzten pertsonengan, hala nola estresa, gainkarga muskularra, postura eta mugimendu eredu murritzak, buruko eta bizkarreko min kronikoa, insomnioa eta zahartzaroko prozesu naturaletan. Era beran, oso egokia da sexu abusuen eta fisikoen kasuetarako, min emozionala baretzeko eta norberaren gorputza eta besteekin kontaktua onartzeko; aukerakoa da, gainera, parkinsonak sortutako espasmoek eta zurruntasunak dakartzaten albo ondorioak murrizteko.
Erlaxazioa, kontzentrazioa eta presentzia eszenikoa sendotzen ditu. Mugikortasuna, adierazkortasuna eta nork bere buruarekin eta inguruarekin sakon konektatzea errazten du. Ahotsa proiektatzeko ahalmea eta erresonantzia areagotzen ditu.
Dantzarako prestatzen du gorputza: arintasun, askatasun eta lerrokatze sentsazioak sustatzen ditu. Sormena eta bat-bateko mugimenduak estimulatzen ditu. Gorputz-adierazpena, oreka eta jestuen harmonia garatzen ditu.
Gorputzaren integrazio osoa eta musika tresnarekin erosotasuna lortzen laguntzen du. Norberaren pisuaz baliatzea proposatzen du, ahaleginik eta tentsiorik gabe interpretatzeko. Koordinazioa areagotzen du, eta ikasteaz eta agertokiaz gozatzea.
Kirolarien eta eliteko atleten errendimendua eta esfortzu ondorengo errekuperazioa hobetzen ditu. Lesioen errehabilitazioan laguntzen du, eta prebentzio gisa ere baliatzen da. Malgutasuna areagotzen du eta nekea murrizten du.
Haurdunaldiko sintomak gutxitzen ditu. Aldatuz doan gorputza auto-onartzen eta integratzen laguntzen du. Gainkarga muskularra arintzen du eta ama izatekoaren eta umearen babesle eta hornigai da.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies
ACEPTAR