Prestakuntza

Trager Metodoan prestakuntza profesionala eskuratzeko nazioarteko egitaraua.

Trager metodoaren profesionalak programa berezi bati jarraituta prestatzen eta diplomatzen dira elkarte nazionala duten herrialdeetan; mundu guztian programa berari jarraitzen zaio. Prestakuntza profesionalak 2-3 urte irauten du.

Profesional akreditatuaren estatusa lortuta, etengabeko prestakuntzan jarraitzen da, praktika profesionalaren maila altua bermatzeko.

Aurreko baldintzak

Prestakuntzan parte hartzeko, honako aukeretako bat osatu behar da:

  • Trager Metodoaren Atariko Tailler (8h) batean parte hartu, eta akreditatutako profesional baten saio bat hartu.
  • Mentasticsen 6 orduko ikastaro bat egin eta akreditatutako profesional baten saio bat hartu.
  • Akreditatutako profesional baten 2 saio hartu.

Edozein aukera hartuta ere, Prestakuntzaren aurreko 6 hilabeteetan egin behar da. Gainera, Atariko Tailerraren irakaslearen edo saioa eman digun profesionalaren gomendioa eskuratu behar da.

Ikasle estatusa

Ikasle orok izena eman behar du Espainiako Trager Metodoaren Elkartean AMTE (doako kuota eskaintzen du AMTEk, Prestakuntza hasten den urtearen barruan).

Maila (48 ordu)

Lehen mailak irauten duen 6 egunetan, ohatilan (postura supinoa eta pronoa) saio oso bat egiteko oinarrizko protokoloa ikasten da. Halaber ikasten dira Mentastics izeneko autozainketarako hainbat mugimendu, norberak egunerokoan praktika ditzakeenak. Eduki etikoak ere azaltzen dira, baita maila honi dagozkion hainbat alderdi praktiko ere.

Maila (48 ordu)

Bigarren mailako 6 egunetan, aurreko mailan ikasitako ohatilako mugimenduen protokoloa findu eta sakontzen da. Metodoa aplikatzeko hainbat eremuren berri ematen da eta Mentastics mugimeduak beste pertsona batzuekin partekatzeko moduan sakontzen da. Eduki etikoak ere azaltzen dira, baita maila honi dagozkion hainbat alderdi praktiko ere.

Maila (40 ordu)

Hirugarren mailako 5 egunetan, aurreko mailetan ikasitako ohatilako mugimenduen protokoloa errepasatu, findu eta sakontzen da. Metodoaren beste aplikazio berezi batzuk ere erakusten dira. Trager Metodoaren praktika profesionala garatzeko ikasbidean, etika profesionalari buruzko edukiak ere lantzen dira, jendaurreko aurkezpenak, promozioa eta abar.

Mentastics (24 ordu)

Mentasticsen 3 egunetan, ohatilarik gabeko lanketa egiten da, norberaren autozainketa mugimenduetan sakontzeko, beste pertsona bati proposatzeko eta taldeko eskola bat lideratzeko. Ikastaro hau mailen artean egin daiteke edota Prestakuntzaren hasiera izan.

Anatomia eta Trager I-II (48 ordu)

Anatomia eta Trager ikastaroko 6 egunetan konbinatzen dira, batetik, Anatomia eta Fisiologiako edukiak ikastea, eta, bestetik, Trager mugimenduen helburu-norabideak ulertzeko ohatilako praktikak. Ikastaroa hiru eguneko bi zatitan banatzen da: Anatomia I (supinoa) eta Anatomia II (pronoa), noiznahi egin daitezkeenak I Maila amaitu ondoren.

 Ikastaro hau ez da beharrezkoa, baina egitea gomendatzen da, honako titulazioren bat izanez gero: erizaintza, fisioterapia, osteopatia, kiropraxia edo medikuntza, edota 500 orduko masaje programaren bat egin baldin bada.

Praktikaldia

Maila bakoitzraen ondoren, ikasleak egin beharrekoak:

  • 10 saio hartu, eta horietarik gutxienez 2k egiaztatutako profesionalek emanak izan behar dute.
  • Dokumentatutako 30 saio eman (doan).
  • Feedbackeko 2 tutoretza egin; horietako bat Gainbegiratutako Praktiken Jardunaldi batez ordezka daiteke.
  • Gomendiozko Tutoretza bat egin, zeinetan saio oso bat emango zaion tutoreari; horrek egiaztatuko du ikaslea prest dagoela hurrengo mailarako.

Profesional estatusa

Profesional estatusa lortzeko, beharrezkoa da tutore banarekin egindako Gomendiozko 2 Tutoretza egitea. Gainera, prestakuntza prozesuaren berri ematen duen memoria pertsonala idatzi behar da.

Profesionalari dagokion kuota ordaindutakoan, AMTEk jaulkitako diploma entregatuko da, eta diplomatu berriak Trager marka erabili ahal izango du eta bere jarduera profesionalean aritu.

Prestakuntza orduak guztira

  • 226h: ikasturteak, tutoretzak eta gainbegiratzeak
  • 180h: gainbegiratu gabeko praktikak

Prestakuntzaren prezioak

  • Ikastaroko tarifa (8 ordu) 100€
  • Gainbegiratutako Praktiken Eguna (8 ordu) 70€
  • Saio profesionala (1 ordu 30 min) 40€
  • Tutoretza (2 ordu) 70€

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies