Zer da Trager®

Trager gogo-gorputzak integratzeko metodo bat da. Mugimendu libreago eta ahalegin gabearekin, norberaren ongizatea aurkitzea bilatzen du. Milton Trager doktoreak garatu zuen, eta mugimendu leun eta erosoak baliatzen ditu erlaxazio sakona erdiesteko, gorputzaren mugimendua areagotu eta, oro har, erabilera optimizatzeko.

Begirunez adituz gero, tentsioak askatzen dira prozesuan minik eta deserosotasunik gabe, sentsazio atsegingarriak eraginez. Ahaleginik eskatzen ez duten eta jarrera irekitik ekindako mugimendu dinamiko eta sortzaileak tresna eragingarria dira gorputz-kontzientzia areagotzeko.

Mugimenduaren ikasketa eta berreziketa

Gorputz-mugimenduaren bitartez eta kontaktu bero errespetuzkoa baliatuta, Trager metodoak hainbat sentsazio ematen dizkigu: arintasuna, askatasuna, leuntasuna, jariakortasuna eta abar. Horiei esker, gure eguneroko mugimenduak aberasten ditugu, harmonia baitakarkiote gorputzari, oso modu xaloan, ahaleginik gabe.

Sentsazio positibo horiek, bizitako esperientzia guztiak bezalaxe, inkontzientean grabatzen zaizkigu eta ezin dira ezabatu. Gorputzak sentsazioak gogoratzeko eta berritzeko daukan ahalmenari esker, egoera edo mugimendu bat errepikatu dezakegu, era aske, eraginkor eta arinagoan.

Trager mugimenduek ongizatezko ehunka sentsazio igortzen dituzte nerbio sistemara; hantxe bilduta geratzen dira, eta postura eta mugimendu desegokiek, lesioek, trauma emozionalek eta estresak eragindako tentsio ereduengatik ordezka daitezke. Horrela, ohitura osasuntsu berriak ikasten dira, eguneroko bizimoduan erraz txertatzekoak.

“Nire buruak arintasun eta askatasun mezua igortzen die eskuei, eta horien bitartez hartzailearen ehunei”.

Milton Trager dk.

Nolakoa da saio bat

Esperimentatu Trager metodoa ohatilan, aulkian edo lurrean.

Onurak

Deskubritu ezazu zer duen Tragerrek zuretzat.

Warning: call_user_func_array() expects parameter 1 to be a valid callback, function 'avia_same_category_filter' not found or invalid function name in /usr/home/trager.es/web/wp-includes/class-wp-hook.php on line 298

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies